TOPAKETAK ARTISTEKIN ETA ERAKUSKETAK Denboraldiaren hasiera urriaren 17an eta 18an ospatuko da, asteburuan, Bilbao Art Districten. Ekimen honi esker, erakusketak inauguratuko dituzten zenbait artistaren presentziaz gozatu ahalko dugu, esaterako Zaloa Ipiña Windsor Kulturgintza Galerian izango da; Gonzalo Sicre eta Mariemi Otaola J.M. Lumbreras Galerian ; Asunción Goikoetxea Vanguardia Galerian ; Agustín Ibarrola Aritza Galerian ; Elena Ciordia Ederti Galerian ; Ixone Sádaba Marzana Gunean ; Gema Intxausti La Taller Galerian ; Mabi Revuelta eta Txuspo Poyo Tokyostoryn ; eta Mario Gaztelu Zailan . Udazkenari ekiteko, barrutiko beste galeria batzuetan ere erakusketak izango dituzte, tartean, Ramón de Zubiaurre ( Rembrandt Galeria ), Francisco Durrio ( Michel Mejuto Galeria ), Esther Mahlangu y Seyni Awa Camara ( Kalao Panafrican Creations Galerian ), Eduardo Chillida eta Asier Mendizabal ( Carreras Mugica Galerian ) eta Andrea Btoy, Daniel Muñoz, Sixe Paredes, S